Ur baliabideak

Lurrean ura dagoen lekuen banaketa grafikoa. Lurreko uraren % 3 bakarrik da ur geza. Ur gezaren parte handiena izoztuta dago, izotz kaskoetan eta glaziarretan (% 69); beste zati handi bat lurpeko uretan dago (% 30). Aintzira, ibai eta zingira guztien artean, aldiz, Lurreko ur gezaren zati txiki bat besterik ez dute (% 0,3).

Ur baliabideak gizakiarentzat erabilgarriak izan daitezkeen uraren baliabide naturalak dira. Uraren erabileren artean daude nekazaritza, industria, etxeko jarduerak, aisia eta ingurumen jarduerak. Izaki bizidun guztiek behar dute ura hazteko eta ugaltzeko.

Lurrean dagoen uraren % 97 da ur gazia; eta % 3 besterik ez, ur geza. Ur geza horren bi heren baino gehixeago izoztuta daude, glaziarretan eta izotz polarretan.[1] Izoztu gabeko gainerako ur geza lurpeko uretan dago batez ere, eta zati txiki bat besterik ez dago lurrazalaren gainean edo airean.[2]

Ur geza baliabide berriztagarria da. Hala ere, lurpeko uraren erreserbak etengabe txikiagotzen ari dira. Ahitze hori bereziki nabarmena da Asian, Hego Amerikan eta Ipar Amerikan, baina oraindik ez dago argi ea gizakien erabilera hori zenbateraino berdintzen duen berritze naturalak, eta ea ekosistemak arriskuan dauden.[3]

  1. (Ingelesez) Earth's water distribution. United States Geological Survey.
  2. (Ingelesez) «Scientific Facts on Water: State of the Resource» GreenFacts Website.
  3. (Ingelesez) Gleeson, Tom. Water balance of global aquifers revealed by groundwater footprint. 488, 197–200 or.  doi:10.1038/nature11295. PMID 22874965..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search